Inguralde

Imagen cabecera

Frogak ekainaren 10eraino entregatzeko epea

Dokumentu hauek eman behar dira:

  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekin dauden obligazioak betetzen direla egiaztatzen duten ziurtagiri eguneratuak (dagokion Ogasunak eginda).
  • Kotizazio-likidazioaren ordainagiria (TC1) eta egindako ordainketaren frogagiria, bankuak luzatua.
  • Langileari buruzko Kotizazio Datuen Txostena (KDT).
  • Nominen kopia eta haiek ordaindu izanaren frogagiria.
  • Emandako diru-laguntzaren baldintzak behar bezala betetzen direla egiazteko eska daitekeen beste edozein dokumentu.

Diru-laguntzen baldintza orokorrak

  • Lanbide – EEZn lan-eskatzaile bezala izen emanda dauden Barakaldoko langabetutako pertsonen kontratazioa. Bi baldintza horiek kontratua hasi aurreko egunean bete behar dira.
  • Kontratuen gutxieneko iraupena: 3 hilabete, lanaldi erdian

  • Gehienez 3.000 €-ko laguntza hiru hilabeteko lanaldi osoko lan-kontratuko, eta gehienez 6.000 €-ko laguntza sei hilabeteko edo hortik gorako lanaldi osoko lan-kontratuko; nolanahi ere, laguntzaren amaierako zenbatekoa ezin da soldata-kostuen %75 baino handiagoa izan.
  •  Kontratatutako pertsonak gizatalde berezi batekoak badira, ezingo dute soldata-kostuen %100 gainditu, kontratatutako pertsonen kontratu-bukaerako eta Gizarte-Segurantzako indemnizazioak barne, 9.000,00€-ko gehienezko muga izanda.
  •  Gizatalde berezitzat hartzen dira: Diru-Sarrerak Bermatzeko Errentaren hartzaileak edo onuradunak, 35 urtetik beherako pertsonak, Lanbide - EEZn lan-eskatzaile gisa egon direnak kontratua sinatu aurreko 540 egunetan, aldi horretan zehar gutxienez 360 egun langabezian egon badira, eta 55 urtetik gorako langabeak.
  •  Adierazitako diru-laguntza guztien zenbatekoa %10-ean haziko da kontratuak emakumeekin egiten direnean.
  • Diru-laguntza eska daiteke 2021ko uztailaren 1etik 2021eko martxoaren 1era arte eginiko kontratuengatik.

Diru-laguntzak eskatzea

Diru-laguntzak eskatzeko gida

Jarraian laburtzen dizugu zer dokumentu erantsi behar duzun eskaera egitean.

1.- Enpresari edo erakundeari dagozkion dokumentuak:

  • Dagokion Erregistro Publikoan behar bezala erregistratutako enpresaren eraketa-eskrituren fotokopia.
  • Identifikazio Fiskaleko Zenbakiaren fotokopia.
  • Legezko ordezkariaren (izaera juridikoa ez duten erakundeen kasuan, erakundea osatzen duen pertsona bakoitzeko bat) NANaren fotokopia, eta, hala badagokio, ahalordea emateko eskritura.
  •  Dagokion Ogasunak igorritako ziurtagiria, EJZ alta eta aipatutako zergaren azken ordaingarria egiaztatzen dituena. Ordaintzetik salbuetsita egonez gero, erantzukizun-aitorpen baten bidez egiaztatu beharko da.
  • Izaera juridikorik ez duten erakundeen kasuan, Identifikazio Fiskaleko Zenbakia. Gainera, kide bakoitzaren exekuzio-konpromisoak eta bakoitzari aplikatuko zaion diru-laguntzaren zenbatekoa.
  • Gizarte-Segurantzaren eta (dagokion Ogasunak igorritako) zerga-betebeharren kunplimendua egiaztatzen dituzten ziurtagiriak. Ziurtagiri horiek guztiek deialdi hau argitaratu osteko data eduki beharko dute.
  • Diru-laguntzei Buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan bildutako egoeratan ez dagoela ziurtatzen duen erantzukizun-aitorpena (eskaeraren dokumentuari erantsita).
  • Diru-laguntza eskatzen den kontratazioetan ahaidetasun-harremanik ez dagoela frogatzeko baldintzak betetzen direla aitortzen duen erantzukizun-aitorpena (eskaeraren dokumentuari erantsita).
  • Bestelako laguntza batzuk badaude, egoera hori berori azaltzen duen erantzukizun-aitorpena (eskaeraren dokumentuari erantsita).
  • Diru-laguntza abonatzeko hartzekodunaren - hirugarrenen fitxa
  • Libretaren kopia edo titularraren izena eta IBAN osoa jasotzen dituen Banketxeak egindako beste edozein agiri

2.- Kontratuari dagozkion dokumentuak:

  • Lan-kontratuaren fotokopia.
  • IDC (Índice de Datos de Cotización).
  • Gizarte-Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren ziurtagiria, diruz lagunduko den kontratua duen pertsona lanean hasi aurreko hiru hilabeteetan enpresa horretan zegoen batez besteko langileen kopurua adierazten duena.
  • Kontratazioa eta lanaldiaren ehunekoa arautzen duen hitzarmena (eskaeraren dokumentuari erantsita aurkeztu behar da).

3.- Kontratatutako pertsonari dagozkion dokumentuak:

  • Kontratatutako pertsonaren NANaren fotokopia.
  • Kontratatutako pertsonaren lan-bizitzaren txostena.
  • Lanbiden izen ematearen aldiei buruzko txostena
  • Hala badagokio, kontratatutako pertsonak DBE jasotzen duela egiaztatzen duen dokumentua.
  • Hala badagokio, kontratatutako pertsonak ezgaitasunen bat duela egiaztatzen duen dokumentua.
  • Hala badagokio, drogazaletasun-arazoak dituzten edo bestelako mendekotasun-arazoak dituzten eta errehabilitazioko edo gizarteratzeko prozesuan dauden pertsonak direla egiaztatzen duen dokumentua.
  •  Hala badagokio, espetxe barruan dauden pertsonak izanda, presondegiko egoera enplegu batera sartzea baimentzen duen, eta uztailaren 6ko 782/2001 Errege Dekretuaren 1.artikuluan araututako lan-erlazio bereziaren eremu aplikagarrian sartuta ez dagoen lan-erlazioa dutela egiaztatzen duten dokumentuak, bai eta baldintzapeko askatasuneko pertsonen eta giltzaperatu ohien kasuan ere.
  • Hala badagokio, Euskal Autonomia Erkidegoko agintaritza eskudunek baimendutako urgentziazko bizitoki-zentroetan ibili direla egiaztatzen duen dokumentua.

Diru-laguntzen arauak

Barakaldoko enpresek 2021ko uztailaren 1a eta 2022eko martxoaren 1aren bitartean, langabetutako, Lanbiden lan-eskatzaile bezala izen emandako, eta Barakaldon erroldatutako pertsonei burututako kontratazioentzat.

Creative Commons Logo

   Inguralde 2024    |