Inguralde

Imagen cabecera

Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen (LSSI*) 10. artikuluan xedatutakoa betez, Inguralderen identifikazio datuen berri eman nahi dizugu:

Inguralde

Aldapa Kalea, 3 A,
48901 – Barakaldo
Bizkaia

944 789 400

inguralde(ARROBA)inguralde.com

Erabilera Baldintzak

Baldintza hauek arautzen dute nola erabili behar duten Interneteko erabiltzaileek Inguraldek haien esku doan jarri duen webgunea. Webgunean sartzeak esan nahi du erabiltzaileek beren osotasunean onartzen dituztela:

Pribatutasun Politika

Webgune honen bidez ez dira bilduko izaera pertsonaleko datuak erabiltzaileek jakin gabe, eta ez zaie emango hirugarrenei.

Zerbitzu hoberena eskaintzea eta erabilera erraztea helburu izanik, bisitatutako orri kopurua, bisita kopurua, bisitarien jarduera eta beren erabilera maiztasuna aztertuko dira.

Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa

Ondoren, INGURALDEko datuen babes politikari buruz informatzen zaitugu.

Tratamenduaren erantzulea

Interesatuaren izaera pertsonala duten datuak, zuzenean bildu ahal direnak, modu konfidentzialean tratatuak izango dira eta dagokien tratamendu jardueran barneratuak izango dira “Zerbitzuen erabiltzaileak” INGURALDEren titulartasunean.

Pertsona interesatua tratamenduaren arduradunarekin harremanetan ipin daiteke posta helbide honetan: Inguralde, Aldapa kalea, 3 A, 48901 Barakaldo.

Pertsona interesatua Datuen Babeseko Arduradunarekin harremanetan jarri ahal izango da helbide elektroniko honetan: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. .

Tratamenduaren helburua

Bildutako datu pertsonalak tratatu eta “Zerbitzuen erabiltzaileak” izeneko tratamendu-jardueran gehituko dira. Horren erantzulea Inguralde, Barakaldoko Garapen Osoaz arduratzen den Erakunde Autonomoa izango da (helbidea: Aldapa kalea 3, 48901 Barakaldo) helburuak honako hauek izanik: jarduerari berari dagozkion sustapen ekonomikoko zerbitzuak kudeatzea eta horiei erlazionatuta dagoen informazioa bidaltzea.

KIUBen tratamenduaren helburua (Kontsumitzailea Informatzeko Udal Bulegoa)

Jasotako datu pertsonalak dagokion tratamendu jardueran tratatuak eta barneratuak izango dira, eta horren erantzulea Kontsumobide da, helburua kontsumoaren erreklamazioak kudeatzea eta zerbitzuarekin erlazionatutako informazioa bidaltzea izanik.

Datuen kontserbazioa

Eskainitako datu pertsonalak beharrezkoa den denboran mantenduko dira, batu izanaren helburuarekin bat egiteko eta helburu horretarik eratorri daitezkeen erantzukizunak determinatzeko, artxibo eta dokumentazioaren araudian ezarritako epealdiez gain.

Erabaki automatizatuak ez dira aurreikusten ezta datu hauetatik abiatuta profilak sortzea ere.

Tratamenduaren legitimazioa

Datuen tratamendua egiaztatzen duten oinarri juridikoak honako hauek izan daitezke:

  • Interesdunak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena eman zuen helburu espezifiko baterako edo gehiagorako (DBEO 6.1.a artikulua)).
  • Tratamendua beharrezkoa da tratamenduaren erantzuleari aplikatu ahal zaion legezko betebeharra betetzeko (DBEO 6.1.c artikulua)).
  • Interes publikoan edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoen erabileran gauzatutako misioa betetzeko beharrezkoa da tratamendua (DBEO 6.1.e artikulua)).

Lagapenen hartzaileak

Jasotako datuak ez zaizkie lagako hirugarren pertsonei, legezko betebeharra denean izan ezik.

Datu horien nazioarteko transferentziarik ez da aurreikusten.

Datu lagapenen hartzaileak KIUBen partetik

Jasotako datuak Kontsumobideri, Kontsumoko Euskal Institutua, eta erreklamazioak aurkezten dituzten enpresei utzi ahalko zaizkie. Modu berean, aurkeztutako erreklamazioekin erlazionaturik, beste organismo publiko eta pribatu batzuei eskaini ahalko zaizkie.

Datu hauen nazioarteko transferentziak egin ahal izango dira.

Interesatuen eskubideak

Kaltetutako pertsonek sarbide eskubideak erabili, zuzendu, ezabatu, tratamendua mugatu, datuak mugitu eta oposizioa egin ahal izango dute, tratamenduaren arduradunari zuzenduz adierazten den moduan (Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.), edo gure bulegoetara etorri (Aldapa kalea, 3 A) zure nortasuna ziurtatzen duen dokumentuarekin.

Pertsona interesdunak eskubidea du edozein momentutan datuen tratamendurako eskainitako baimena erretiratzeko, horrek inolako ondoriorik eragin gabe aurrez eskainitako tratamenduaren zilegitasunari.

Pertsona interesdunak Datuak Babesteko Euskal Bulegoan erreklamazioa egiteko eskubidea du.

Baldintza Orokorrak

Inguraldek webgune honetako informazioa erabiltzeko lizentzia hau hautatu du: Aitortu-PartekatuBerdin (by-sa): Aske zara lan hau eta lan eratorriak merkataritza-xedeetarako erabiltzeko. Lan hau eta lan eratorriak baimen honen beraren arabera bana ditzakezu soil-soilik, eta egilea (Inguralde) aipatu behar duzu betiere.

Inguralderen informazioa erabiltzeko lizentziari buruzko informazio gehiago.

Noiznahi, Inguraldek webgune honetako informazioa, webgunearen antolamendua eta itxura eta webgunea erabiltzeko baldintzak alda eta egunera ditzake, aldez aurretik jakinarazi beharrik gabe.

Zerbitzuaren Kalitatea

Inguraldek ez du ziurtatzen webgunea edo webguneko edukia erabili bitartean akatsik edo errorerik izango ez denik eta webgunea eguneratuta dagoenik.

Ezinezkoa edo zaila ez bada betiere, Inguraldek erroreak konpontzeko, konexioa berrezartzeko eta edukia eguneratzeko beharrezko dena egingo du erroreen, deskonexioen eta edukiaren eguneratze faltaren berri izan bezain laster.

Webgunea ostatatzen duen zerbitzaria sync.es-en instalazioetan dago. Mantentze- eta konektagarritasun-zerbitzuak ematen ditu sync.es-ek, dagokion hosting-kontratuan zehaztu bezala.

Cookie-gidalerroak

Cookieak web-orri jakin batzuetara sartzean ordenagailuan deskargatzen diren fitxategiak dira. Cookiei esker, web-orriek, besteak beste, erabiltzailearen edo gailu baten nabigazio-ohiturei buruzko informazioa gorde eta berreskura dezakete eta erabiltzailea ezagut dezakete, cookiek daramaten informazioaren arabera eta erabiltzaileak gailuaz egiten duen erabileraren arabera. Arakatzaileak unean uneko saioak dirauen bitartean soilik gordetzen ditu cookieak disko gogorrean. Horrela, cookiek ez dute memoria gehiegi hartzen eta ez diote kalterik egiten ordenagailuari. Cookieek ez daukate informazio pertsonal zehatzik eta gehien-gehienak disko gogorretik ezabatu egiten dira arakatzailearen saioa ixtean (horiei saioko cookieak deritze).

Arakatzaile gehienek estandar gisa onartzen dituzte cookieak, eta, horiek gorabehera, aldi baterako edo gogoratutako cookieak onartu edo baztertzen dituzte segurtasun-ezarpenetan.

Zer cookie mota erabiltzen du web-orri honek?

  • Cookie teknikoak: Cookie teknikoek web-orrian, plataforman edo aplikazioan ibiltzea eta bertako aukerak eta zerbitzuak erabiltzea ahalbidetzen diete erabiltzaileei. Hala, aukera ematen diete, esaterako, datuen trafikoa eta komunikazioa kontrolatzeko, saioa hasteko, sarbide mugatuko ataletara sartzeko, eskaera bateko elementuak gogoratzeko, eskaera baten erosketa-prozesuak gauzatzeko, gertaera batean izena emateko edo eskaera egiteko, segurtasun-elementuak erabiltzeko, bideoak edo audioa banatzeko edukia biltegiratzeko edota sare sozialetan edukia partekatzeko.
  • Pertsonalizaziorako cookieak: Pertsonalizaziorako cookieek erabiltzailearen terminaleko irizpide batzuen arabera aurrezehaztutako ezaugarri orokor batzuekin zerbitzura sartzea ahalbidetzen diete erabiltzaileei. Ezaugarri horiek dira, adibidez, hizkuntza, zerbitzura sartzeko arakatzaile mota eta zerbitzura sartzeko erabiltzen diren eskualdeko ezarpenak.
  • Analisirako cookieak: Guk edo hirugarrenek tratatzen ditugu analisirako cookieak eta aukera ematen digute erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta, horrela, eskainitako zerbitzuaren erabileraren neurketa eta analisi estatistikoa egiteko. Horretarako, erabiltzaileak webgunean nola ibiltzen diren aztertzen da, eskaintzen ditugu produktuak edo zerbitzuak hobetzeko.
  • Hirugarrenen cookieak: Baliteke Inguralderen webguneak hirugarrenen zerbitzuak baliatzea Inguralderen izenean erabiltzaileak gunez egiten duen erabilerari buruzko informazioa biltzeko helburu estatistikoekin eta webgunearekin eta bestelako Interneteko zerbitzuen jarduerarekin erlazionatutako beste zerbitzu batzuk eskaintzeko.
    Hain zuzen ere, gune honek Google Analytics erabiltzen du, Google, Inc. enpresa estatubatuarrak eskaintzen duen webguneen analisirako zerbitzu bat 1600 Amphitheatre Parkway, Mountain View, California 94043 helbidean duena egoitza nagusia. Zerbitzuak eskaintzeko, Google Analytics-ek cookieak erabiltzen ditu informazioa biltzeko (erabiltzailearen IP helbidea barne). Ostean, datuok Google-ri igortzen dizkio eta hark tratatu eta gordetzen ditu google.com web-orrian zehaztutako baldintzei jarraituz (barne harturik informazioa hirugarrenei transmititzeko baldintza, bai legeak hala eskatzen duelako bai Google-rentzat informazioa hirugarrenek prozesatzen dutelako).

Gunea erabilita, erabiltzaileak espresuki onartzen du bildutako datuak azaldutako moduan eta aipatutako helburuetarako tratatuko direla. Era berean, onartzen du baduela datuon tratamenduari uko egiteko aukera eta, horretarako, cookieen erabilera baztertu behar duela, arakatzailean dagozkion ezarpenak hautatuz. Nolanahi ere, arakatzailean cookieak blokeatzeko aukera hautatuz gero, baliteke gure webguneko zenbait funtzionaltasun behar bezala erabili ezin izatea.

Hori horrela, arakatzailearen ezarpenak konfiguratuz onar, blokea edo ezaba ditzakezu ordenagailuan instalatutako cookieak:

Cookie-gidalerroari buruzko zalantzarik baduzu, jarri harremanetan Inguralderekin, inguralde@inguralde(puntu)com helbidean.

Erantzukizuna

Webgunean argitaratutako informazioaren erabilera
Webgunea erabiltzeko eta webguneko informazioa baimenik gabe erabiltzeko erantzukizuna erabiltzailearena besterik ez da. Inguraldek ez du onartzen erantzukizunik webgunea erabiltzeagatiko edo webguneko informazioa baimenik gabe erabiltzeagatiko inongo ondorio, kalte edo galeraren gainean.

Segurtasuna
Inguralde ez da segurtasun-akatsen erantzule, ezta erabiltzailearen sistema informatikoak (hardwareak edo softwareak) edo erabiltzailearen sistema informatikoan gordetako fitxategiek edo dokumentuek jasaten dituzten kalteena ere, segurtasun-akatsak edo kalteak hauen ondorio badira:

  • Erabiltzaileak webguneko zerbitzuetara eta edukietara konektatzeko erabiltzen duen ordenagailuak birus bat izatearena.
  • Erabiltzailearen nabigatzaileak oker funtzionatzearena.
  • Erabiltzaileak bere nabigatzailea ez eguneratzearena.

Estekatutako edukiak
Inguralde ez du onartzen inongo erantzukizunik webgunearekin estekatutako edukien gainean, Inguralderenak ez badira betiere, eta ez du ziurtatzen estekatutako edukiek birusik ez dutenik, ezta erabiltzailearen sistema informatikoa (hardwarea edo softwarea), dokumentuak edo fitxategiak eralda ditzakeen beste elementurik ez dutenik ere. Inguraldek ez du inongo erantzukizunik estekatutako edukiek erabiltzaileari egiten dizkioten nolanahiko kalteen gainean.

Webguneko edukiak
Erabiltzaile, bezero edo hirugarrenen bati iruditzen bazaio estekatutako orrietako edukia edo estekatutako orriek ematen dituzten zerbitzuak legez kontrakoak direla edo erabiltzailearen beraren edo bezero edo hirugarren baten ondasunei eta eskubideei kalte egiten dietela eta kalte-ordainerako eskubidea ematen dutela, erreklamazio bat aurkez dezake, estekatutako orrietako edukia hauetako bat bada bereziki:

  • Espainiako zigor-araudiarekin bat delituzkotzat har daitezkeen edukiak eta jarduerak.
  • Jabetza intelektualerako edo jabetza industrialerako eskubideak urratzen dituzten edukiak eta jarduerak.
  • Ordena publikoa, krimenen ikerketa, segurtasun publikoa edo defentsa nazionala arriskuan jartzen duten edukiak eta jarduerak.
  • Osasun publikoa, pertsonaren duintasunaren eta diskriminaziorik ezaren printzipioaren errespetua edo osasunaren eta haurren babesa arriskuan jartzen duten edukiak eta jarduerak.

Erreklamatzaileak hauek aurkeztu behar ditu, fax, posta arrunt edo posta elektroniko bidez, inguralde(ARROBA)inguralde.com helbidean:

  • Bere datu pertsonalak (izena, helbidea, telefono-zenbakia eta helbide elektronikoa).
  • Ustez legez kontrakoa den edukiari edo erabilerari eta ustez legez kanpo erabilitako edukiaren titulartasunari buruzko xehetasunak; edukiak edo edukiaren erabilerak ondasunei eta eskubideei kalte egiten badiete eta kalte-ordainerako eskubidea ematen badute ustez, babestutako edukiei eta webguneko kokalekuari buruzko zehaztasunak; ostatatutako edo estekatutako orriaren jardunari buruzko azalpenak; jardueren legez kontrakotasuna adierazten duten egitateak eta zirkunstantziak; webgunearen deskripzio osoa; kexa eragin duten edukiak eta estekak.
  • Ustez urratu egin dituzten eskubideen titularrak edo haren izenean eta haren kontura jarduteko baimena duen pertsonak eskuz edo bitarteko baliokide baten bitartez sinatutako jakinarazpena eta kaltetutako ondasun edo eskubidearen titulartasuna egiaztatzeko agiriak, kexa eragiten duen orri, eduki edo hiperestekaren datuak zehazki aipatzen badituzte.
  • Erreklamatzailea kaltetutako ondasun edo eskubidearen titular ez bada, online adierazpenean emandako informazioa zehatza den eta salatutako eduki edo jarduera legez kontrakoa den zinpeko berariazko adierazpen argia, erreklamatzailearen kontura. Erreklamatzaileak eskuz edo bitarteko baliokide baten bitartez sinatu behar du, eta NAren edo identifikazio-agiri baliokide baten kopia bat erantsi behar dio.

Salaketa anonimoak ez dira hartzen Inguralderi eduki edo jardueren legez kontrakotasuna jakinarazteko nahikotzat.

Arbitrajea

Inguraldek eta erabiltzaileak beste edozein eskumeni uko egin diote berariaz, eta erabiltzailearen helbideari dagozkion epaitegien eta auzitegien eskumenen pean jarri dira webgunea erabiltzeagatiko nolanahiko eztabaidak argitzeko.

Erabiltzailearen helbidea Espainiatik kanpo dagoenerako, Inguraldek eta erabiltzaileak beste edozein eskumeni uko egin diote berariaz, eta Barakaldoko (Espainiako) epaitegien eta auzitegien eskumenen pean jarri dira.

Creative Commons Logo

   Inguralde 2024    |