Inguralde

Imagen cabecera

Frogak uztailaren 10eraino entregatzeko epea

Dokumentu hauek eman behar dira:

  • Dagokion Ogasunak egindako ziurtagiri eguneratua,  ekonomia-jardueren gaineko zergan alta eginda egotea egiaztatzen duena, eta aipatutako zerga horren azken ordainagiria, enpresak harekin lotutako jarduerak egiten baditu. Ordaintzetik salbuetsita egonez gero, erantzukizunezko adierazpena aurkeztu beharko da egoera hori egiaztatzeko.
  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekin dauden obligazioak betetzen direla egiaztatzen duten ziurtagiri eguneratuak (dagokion Ogasunak eginda)
  • Kotizazio-likidazioaren ordainagiria (TC1), langileen zerrenda izenduna (TC2) eta egindako ordainketaren frogagiria, bankuak luzatua.
  • Langileari buruzko Kotizazio Datuen Txostena (KDT).
  • Nominen kopia eta haiek ordaindu izanaren frogagiria.
  • Enpresaren edo erakundearen legezko ordezkariaren erantzukizunezko adierazpena, Gizarte Segurantzari langile kontratatuagatik ordaindutako zenbatekoa adieraziz. Kontsultatu eredua
  • Emandako diru-laguntzaren baldintzak behar bezala betetzen direla egiazteko eska daitekeen beste edozein dokumentu.

 

Eskaerak aurkezteko epea ostiralean amaitu da,
apirilaren 12ko 14:00etan.

Barakaldoko Udalak, Inguralderen, bere Garapenerako Agentziaren, bidez, Barakaldoko langabeak kontratatzeko laguntzak eskaintzen dizkie Barakaldoko entitate edo enpresei:

Laguntza hauek Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuak finantzaturiko Enplegua Sustatzeko Tokiko Ekintzen esparruan daude (2018ko ekainaren 20ko EHAA).

Deialdia argitaratu eta gero hasiko da eskariak aurkezteko epea.

Diru-laguntzen arauak

Diru-laguntzen baldintza orokorrak

  • Kontratuen gutxieneko iraupena: 3 hilabete, lanaldi erdian
  • Kontratuek enplegu sorrera garbia sortu behar dute, azken hiru hilabeteetako batez besteko plantillarekin alderatuta.
  • Gehienez 3.000 €, hiru hilabeteko lanaldi osoko lan-kontratuko; gehienez 6.000 €, sei hilabeteko edo hortik gorako lanaldi osoko lan-kontratuko; nolanahi ere, laguntzaren amaierako zenbatekoa ezin da soldaten kostuen %75 baino handiagoa izan.
  • Kontratatutako pertsonak talde berezikoak badira, hura ezingo da soldaten kostuen %100etik gorakoa izan, kontratua amaitzeagatik kalte-ordainak eta kontratatutako pertsonen gizarte-segurantza barne. Kasu horretan, gehienezko muga 9.000,00 €-koa izango da.
  • Talde berezitzat hartzen dira: Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren hartzaileak edo onuradunak, 35 urtetik beherako pertsonak, Lanbide - EEZn eskatzaile gisa egon direnak kontratua sinatu aurreko 540 egunetan, aldi horretan zehar gutxienez 360 egun langabezian egon badira, eta 55 urtetik gorako langabeak.
  • Adierazitako diru-laguntza guztiak % 10 igoko dira lanbide jakin batzuetan emakumeak kontratatuz gero, baldin eta lanbideotan emakumezkoak gizonezkoak baino % 50 gutxiago badira. (Aipatutako lanbide horiek dauzkan taulan egiaztatu)
  • Diru-laguntza eska daiteke 2018ko ekainaren 21etik 2019ko apirilaren 1era arte eginiko kontratuengatik.

Diru-laguntzak eskatzea

Diru-laguntzak eskatzeko gida

Jarraian laburtzen dizugu zer dokumentu erantsi behar duzun eskaera egitean.

1.- Enpresari edo erakundeari dagozkion dokumentuak:

  • Dagokion Erregistro Publikoan behar bezala erregistratutako enpresaren eraketa-eskrituren fotokopia.
  • Identifikazio Fiskaleko Zenbakiaren fotokopia.
  • Legezko ordezkariaren (izaera juridikoa ez duten erakundeen kasuan, erakundea osatzen duen pertsona bakoitzeko bat) NANaren fotokopia, eta, hala badagokio, ahalordea emateko eskritura.
  • Enpresa JEZn alta emanda dagoela adierazten duen ziurtagiria (dagokion Ogasunak jaulkitako ziurtagiria), eta aipatutako zergaren azken ordainketaren agiria. Ordaintzetik salbuetsita egonez gero, erantzukizun-aitorpen baten bidez frogatu egin beharko da.
  • Hala badagokio, lantokia Barakaldon irekitzeko eskaeraren fotokopia.
  • Izaera juridikorik ez duten erakundeen kasuan, Identifikazio Fiskaleko Zenbakia, kide bakoitzaren exekuzio-konpromisoak eta bakoitzari aplikatuko zaion diru-laguntzaren zenbatekoa.
  •  Enpresak Ogasunaren zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzaren beharrak betetzen dituela egiaztatzen duten ziurtagiriak. Ziurtagiri horiek guztiek deialdi hau argitaratu osteko data eduki beharko dute.
  • Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan bildutako egoeratan ez dagoela ziurtatzen duen erantzukizunpeko adierazpena (eskaeraren dokumentuari erantsita aurkeztu behar da).
  • Diru-laguntza eskatzen den kontratazioetan ahaidetasun-harremanik ez dagoela frogatzeko baldintzak betetzen direla aitortzen duen erantzukizunpeko adierazpena (eskaeraren dokumentuari erantsita aurkeztu behar da).
  • Bestelako laguntza batzuk badaude, egoera hori berori azaltzen duen erantzukizunpeko adierazpena (eskaeraren dokumentuari erantsita aurkeztu behar da).
  • Enplegu-sorrera garbia egiten dela jakinarazteko erantzukizunpeko adierazpena (eskaeraren dokumentuari erantsita aurkeztu behar da).
  • Diru-laguntza abonatzeko hartzekodunaren - hirugarrenen fitxa

2.- Kontratuari dagozkion dokumentuak:

  • Lan-kontratuaren fotokopia eta Lanbideri horren berri eman izanaren egiaztagiria.
  • Langilearen Gizarte Segurantzaren alta-dokumentua.
  • Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren ziurtagiria, diruz lagunduko den kontratua duen pertsona lanean hasi aurreko hiru hilabeteetan enpresa horretan zegoen batez besteko langileen kopurua adierazten duena.
  • Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren ziurtagiria, diruz lagunduko den kontratua duen pertsona lanean hasi zen egunean enpresa horretan zegoen langile kopurua adierazten duena.
  • Kontratazioa eta lanaldiaren ehunekoa arautzen duen hitzarmena (eskaeraren dokumentuari erantsita aurkeztu behar da).

3.- Kontratatutako pertsonari dagozkion dokumentuak:

  • Kontratatutako pertsonaren NANaren fotokopia.
  • Kontratatutako pertsonaren lan-bizitzaren txostena.
  • Kontratatutako pertsona langabezian dagoela egiaztatzen duen dokumentua (Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren, DARDE ziurtagiria).
  • Hala badagokio, kontratatutako pertsonak DBE jasotzen duela egiaztatzen duen dokumentua.
  • Hala badagokio, kontratatutako pertsonak ezgaitasunen bat duela egiaztatzen duen dokumentua.
  • Hala badagokio, kontratatutako pertsona genero-indarkeriaren biktima den emakumea dela egiaztatzen duen dokumentua.
  • Hala badagokio, 18 urte baino gehiago eta 30 urte baino gutxiago dauzkaten gazteak direla eta Adingabeak Babesteko Erakundeetatik datozela egiaztatzen duen dokumentua.
  • Hala badagokio, drogazaletasun-arazoak dituzten edo bestelako mendekotasun-arazoak dituzten eta errehabilitazioko edo gizarteratzeko prozesuan dauden pertsonak direla egiaztatzen duen dokumentua.
  • Hala badagokio, espetxean dauden pertsonen kasuan, beren espetxe-egoerak enpleguren bat eskuratzea galarazten ez diela frogatzen duen dokumentazioa, baldin eta euren lan-harreman hori ez badago uztailaren 6ko 782/2001 Errege Dekretuaren 1. artikuluan araututako lan-harreman bereziaren aplikazio-eremuaren barruan. Baldintzapeko askatasuneko pertsonen eta giltzaperatu ohien kasuan ere egoera hori dokumentu baten bidez egiaztatu beharko da.
  • Hala badagokio, giltzaperatu adingabeen kasuan, Adingabeen Erantzukizun Penala arautzen duen urtarrilaren 12ko 5/2000 Lege Organikoaren aplikazio-eremuan badaude, beren egoerak enpleguren bat eskuratzea galarazten ez badie, eta euren lan-harreman hori ez badago uztailaren 30eko 1774/2004 Errege Dekretuak onartutako Legearen Araudiaren 53.4 artikuluak adierazten duen lan-harreman berezien aplikazio-eremuaren barruan, egoera hori guztia egiaztatzeko dokumentua. Zaintzapeko askatasuneko pertsonen eta giltzaperatu ohien kasuan ere egoera hori egiaztatzeko dokumentua.
  • Hala badagokio, Euskal Autonomia Erkidegoko agintaritza eskudunek baimendutako urgentziazko bizitoki-zentroetan ibili direla egiaztatzen duen dokumentua.
  • Hala badagokio, familia-erantzukizunak dituzten emakumeak direla frogatzen duen dokumentua. Familia-erantzukizunak dituzten emakumeak izango dira beren kargura ezkontidea edo 26 urtetik beherako seme-alabaren bat edo 26 urtetik gorako seme-alaba ezinduren bat edo harreran hartutako adin txikikoren bat duten emakumeak.
Logotipos
Creative Commons Logo

   Inguralde 2024    |