Inguralde

Imagen cabecera

Frogak ekainaren 8raino entregatzeko epea

Dokumentu hauek eman behar dira:

  • Dagokion Ogasunak egindako ziurtagiri eguneratua, ekonomia-jardueren gaineko zergan alta eginda egotea egiaztatzen duena, eta aipatutako zerga horren azken ordainagiria, enpresak harekin lotutako jarduerak egiten baditu. Ordaintzetik salbuetsita egonez gero, erantzukizunezko adierazpena aurkeztu beharko da egoera hori egiaztatzeko.
  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekin dauden obligazioak betetzen direla egiaztatzen duten ziurtagiri eguneratuak (dagokion Ogasunak eginda).
  • Kotizazio-likidazioaren ordainagiria (TC1), langileen zerrenda izenduna (TC2) eta egindako ordainketaren frogagiria, bankuak luzatua.
  • Langileari buruzko Kotizazio Datuen Txostena (KDT).
  • Nominen kopia eta haiek ordaindu izanaren frogagiria.
  • Emandako diru-laguntzaren baldintzak behar bezala betetzen direla egiazteko eska daitekeen beste edozein dokumentu.

Diru-laguntzen baldintza orokorrak

  • Lanbide – EEZn lan-eskatzaile bezala izen emanda dauden Barakaldoko langabetutako pertsonen kontratazioa.
  • Kontratuen gutxieneko iraupena: 3 hilabete, lanaldi erdian
  • Gehienez 3.000 €-ko laguntza hiru hilabeteko lanaldi osoko lan-kontratuko, eta gehienez 6.000 €-ko laguntza sei hilabeteko edo hortik gorako lanaldi osoko lan-kontratuko; nolanahi ere, laguntzaren amaierako zenbatekoa ezin da soldata-kostuen %75 baino handiagoa izan.
  •  Kontratatutako pertsonak gizatalde berezi batekoak badira, ezingo dute soldata-kostuen %100 gainditu, kontratatutako pertsonen kontratu-bukaerako eta Gizarte-Segurantzako indemnizazioak barne, 9.000,00€-ko gehienezko muga izanda.
  •  Gizatalde berezitzat hartzen dira: Diru-Sarrerak Bermatzeko Errentaren hartzaileak edo onuradunak, 35 urtetik beherako pertsonak, Lanbide - EEZn lan-eskatzaile gisa egon direnak kontratua sinatu aurreko 540 egunetan, aldi horretan zehar gutxienez 360 egun langabezian egon badira, eta 55 urtetik gorako langabeak.
  •  Adierazitako diru-laguntza guztien zenbatekoa %10-ean haziko da kontratuak emakumeekin egiten direnean.
  • Diru-laguntza eska daiteke 2020ko uztailaren 1etik 2021eko martxoaren 1era arte eginiko kontratuengatik.

Diru-laguntzak eskatzea

Diru-laguntzak eskatzeko gida

Jarraian laburtzen dizugu zer dokumentu erantsi behar duzun eskaera egitean.

1.- Enpresari edo erakundeari dagozkion dokumentuak:

  • Dagokion Erregistro Publikoan behar bezala erregistratutako enpresaren eraketa-eskrituren fotokopia.
  • Identifikazio Fiskaleko Zenbakiaren fotokopia.
  • Legezko ordezkariaren (izaera juridikoa ez duten erakundeen kasuan, erakundea osatzen duen pertsona bakoitzeko bat) NANaren fotokopia, eta, hala badagokio, ahalordea emateko eskritura.
  •  Dagokion Ogasunak igorritako ziurtagiria, EJZ alta eta aipatutako zergaren azken ordaingarria egiaztatzen dituena. Ordaintzetik salbuetsita egonez gero, erantzukizun-aitorpen baten bidez egiaztatu beharko da.
  • Izaera juridikorik ez duten erakundeen kasuan, Identifikazio Fiskaleko Zenbakia. Gainera, kide bakoitzaren exekuzio-konpromisoak eta bakoitzari aplikatuko zaion diru-laguntzaren zenbatekoa.
  • Gizarte-Segurantzaren eta (dagokion Ogasunak igorritako) zerga-betebeharren kunplimendua egiaztatzen dituzten ziurtagiriak. Ziurtagiri horiek guztiek deialdi hau argitaratu osteko data eduki beharko dute.
  • Diru-laguntzei Buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan bildutako egoeratan ez dagoela ziurtatzen duen erantzukizun-aitorpena (eskaeraren dokumentuari erantsita).
  • Diru-laguntza eskatzen den kontratazioetan ahaidetasun-harremanik ez dagoela frogatzeko baldintzak betetzen direla aitortzen duen erantzukizun-aitorpena (eskaeraren dokumentuari erantsita).
  • Bestelako laguntza batzuk badaude, egoera hori berori azaltzen duen erantzukizun-aitorpena (eskaeraren dokumentuari erantsita).
  • Enplegu-sorrera garbia egiten dela jakinarazteko erantzukizun-aitorpena (eskaeraren dokumentuari erantsita).
  • Diru-laguntza abonatzeko hartzekodunaren - hirugarrenen fitxa
  • Libretaren kopia edo titularraren izena eta IBAN osoa jasotzen dituen Banketxeak egindako beste edozein agiri

2.- Kontratuari dagozkion dokumentuak:

  • Lan-kontratuaren fotokopia.
  • IDC (Índice de Datos de Cotización).
  • Gizarte-Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren ziurtagiria, diruz lagunduko den kontratua duen pertsona lanean hasi aurreko hiru hilabeteetan enpresa horretan zegoen batez besteko langileen kopurua adierazten duena.
  • Kontratazioa eta lanaldiaren ehunekoa arautzen duen hitzarmena (eskaeraren dokumentuari erantsita aurkeztu behar da).

3.- Kontratatutako pertsonari dagozkion dokumentuak:

  • Kontratatutako pertsonaren NANaren fotokopia.
  • Kontratatutako pertsonaren lan-bizitzaren txostena.
  • Lanbiden izen ematearen aldiei buruzko txostena
  • Hala badagokio, kontratatutako pertsonak DBE jasotzen duela egiaztatzen duen dokumentua.
  • Hala badagokio, kontratatutako pertsonak ezgaitasunen bat duela egiaztatzen duen dokumentua.
  • Hala badagokio, drogazaletasun-arazoak dituzten edo bestelako mendekotasun-arazoak dituzten eta errehabilitazioko edo gizarteratzeko prozesuan dauden pertsonak direla egiaztatzen duen dokumentua.
  •  Hala badagokio, espetxe barruan dauden pertsonak izanda, presondegiko egoera enplegu batera sartzea baimentzen duen, eta uztailaren 6ko 782/2001 Errege Dekretuaren 1.artikuluan araututako lan-erlazio bereziaren eremu aplikagarrian sartuta ez dagoen lan-erlazioa dutela egiaztatzen duten dokumentuak, bai eta baldintzapeko askatasuneko pertsonen eta giltzaperatu ohien kasuan ere.
  • Hala badagokio, Euskal Autonomia Erkidegoko agintaritza eskudunek baimendutako urgentziazko bizitoki-zentroetan ibili direla egiaztatzen duen dokumentua.

Diru-laguntzen arauak

Barakaldoko enpresek 2020ko uztailaren 1a eta 2021eko martxoaren 1aren bitartean, langabetutako, Lanbiden lan-eskatzaile bezala izen emandako, eta Barakaldon erroldatutako pertsonei burututako kontratazioentzat.

 

Logotipos
Creative Commons Logo

   Inguralde 2024    |