Inguralde

Imagen cabecera

Barakaldoko langileak kontratatzen dituzten Barakaldoko enpresetarako

183.069,79 € zeuden Barakaldoko enpresek eta/edo entitateek Barakaldoko pertsonak kontratatzeko.

Diru-laguntzen arauak

Diru-laguntzen baldintza orokorrak

  • Kontratatutako pertsonak langabeak izan behar dira, Barakaldon erroldatuta egon behar dute, eta Lanbiden erregistratuta egon behar dute.
  • Lanaldi osokoa nahiz partzialekoa izan daiteke kontratua, baina, gutxienez hiru hilabetekoa eta lanaldiaren % 50ekoa izan beharko da. Kontratuaren iraunaldia gorabehera, diruz lagundutako gehienezko aldia 6 hilabetekoa izango da.
  • Kontratuek lan-sorrera garbia ekarri behar dute, azken 3 hilabeteetako batez besteko langile kopuruari dagokionez.
  • Edozein kontratu mota izan daiteke, trebakuntzakoak, ikasketakoak eta praktiketakoak salbu.
  • Diruz lagundu ahal izango da 2017ko uztailaren 28tik 2018ko apirilaren 1era bitartean (egun biak barne) gauzatutako kontratazioa; edozelan ere, 2018ko ekainaren 30a izango da diruz laguntzeko epealdiaren muga-eguna.
  • Kostuen % 75 (edo 6.000 € arte, gehienez) diruz lagunduko da kontratu bakoitzeko.
  • Kontratatutako pertsonak talde berezietakoak badira, diru-laguntza 9.000 €-ra edo gastuen %100era heldu daiteke.
  • Hurrengoak dira talde bereziak: Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE) jasotzen duten titular hartzaileak, lehendabiziko lana duten 35 urte baino gutxiagoko gazteak, epe luzea langabezian daramaten pertsonak (azken 18 hilabeteetatik 12 hilabete langabezian daramatenak) eta/edo 55 urtetik gorakoak.
  • Adierazitako diru-laguntza guztiak % 10 igoko dira lanbide jakin batzuetan emakumeak kontratatuz gero, baldin eta lanbideotan emakumezkoak gizonezkoak baino % 50 gutxiago badira. (Aipatutako lanbide horiek dauzkan taulan egiaztatu)
  • Ordainketa bakar batean gauzatuko da diru-laguntza, berau justifikatu ostean.

Diru-laguntzak eskatzea

Jarraian laburtzen dizugu zer dokumentu erantsi behar duzun eskaera egitean.

1.- Enpresari edo erakundeari dagozkion dokumentuak:

  • Dagokion Erregistro Publikoan behar bezala erregistratutako enpresaren eraketa-eskrituren fotokopia.
  • Identifikazio Fiskaleko Zenbakiaren fotokopia.
  • Legezko ordezkariaren (izaera juridikoa ez duten erakundeen kasuan, erakundea osatzen duen pertsona bakoitzeko bat) NANaren fotokopia, eta, hala badagokio, ahalordea emateko eskritura.
  • Enpresa JEZn alta emanda dagoela adierazten duen ziurtagiria (dagokion Ogasunak jaulkitako ziurtagiria), eta aipatutako zergaren azken ordainketaren agiria. Ordaintzetik salbuetsita egonez gero, erantzukizun-aitorpen baten bidez frogatu egin beharko da.
  • Hala badagokio, lantokia Barakaldon irekitzeko eskaeraren fotokopia.
  • Izaera juridikorik ez duten erakundeen kasuan, Identifikazio Fiskaleko Zenbakia, kide bakoitzaren exekuzio-konpromisoak eta bakoitzari aplikatuko zaion diru-laguntzaren zenbatekoa.
  •  Enpresak Ogasunaren zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzaren beharrak betetzen dituela egiaztatzen duten ziurtagiriak. Ziurtagiri horiek guztiek deialdi hau argitaratu osteko data eduki beharko dute.
  • Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan bildutako egoeratan ez dagoela ziurtatzen duen erantzukizunpeko adierazpena (eskaeraren dokumentuari erantsita aurkeztu behar da).
  • Diru-laguntza eskatzen den kontratazioetan ahaidetasun-harremanik ez dagoela frogatzeko baldintzak betetzen direla aitortzen duen erantzukizunpeko adierazpena (eskaeraren dokumentuari erantsita aurkeztu behar da).
  • Bestelako laguntza batzuk badaude, egoera hori berori azaltzen duen erantzukizunpeko adierazpena (eskaeraren dokumentuari erantsita aurkeztu behar da).
  • Enplegu-sorrera garbia egiten dela jakinarazteko erantzukizunpeko adierazpena (eskaeraren dokumentuari erantsita aurkeztu behar da).
  • Diru-laguntza abonatzeko hartzekodunaren - hirugarrenen fitxa

2.- Kontratuari dagozkion dokumentuak:

  • Lan-kontratuaren fotokopia eta Lanbideri horren berri eman izanaren egiaztagiria.
  • Langilearen Gizarte Segurantzaren alta-dokumentua.
  • Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren ziurtagiria, diruz lagunduko den kontratua duen pertsona lanean hasi aurreko hiru hilabeteetan enpresa horretan zegoen batez besteko langileen kopurua adierazten duena.
  • Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren ziurtagiria, diruz lagunduko den kontratua duen pertsona lanean hasi zen egunean enpresa horretan zegoen langile kopurua adierazten duena.
  • Kontratazioa eta lanaldiaren ehunekoa arautzen duen hitzarmena (eskaeraren dokumentuari erantsita aurkeztu behar da).

3.- Kontratatutako pertsonari dagozkion dokumentuak:

  • Kontratatutako pertsonaren NANaren fotokopia.
  • Kontratatutako pertsonaren lan-bizitzaren txostena.
  • Kontratatutako pertsona langabezian dagoela egiaztatzen duen dokumentua (Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren, DARDE ziurtagiria).
  • Hala badagokio, kontratatutako pertsonak DBE jasotzen duela egiaztatzen duen dokumentua.
  • Hala badagokio, kontratatutako pertsonak ezgaitasunen bat duela egiaztatzen duen dokumentua.
  • Hala badagokio, kontratatutako pertsona genero-indarkeriaren biktima den emakumea dela egiaztatzen duen dokumentua.
  • Hala badagokio, 18 urte baino gehiago eta 30 urte baino gutxiago dauzkaten gazteak direla eta Adingabeak Babesteko Erakundeetatik datozela egiaztatzen duen dokumentua.
  • Hala badagokio, drogazaletasun-arazoak dituzten edo bestelako mendekotasun-arazoak dituzten eta errehabilitazioko edo gizarteratzeko prozesuan dauden pertsonak direla egiaztatzen duen dokumentua.
  • Hala badagokio, espetxean dauden pertsonen kasuan, beren espetxe-egoerak enpleguren bat eskuratzea galarazten ez diela frogatzen duen dokumentazioa, baldin eta euren lan-harreman hori ez badago uztailaren 6ko 782/2001 Errege Dekretuaren 1. artikuluan araututako lan-harreman bereziaren aplikazio-eremuaren barruan. Baldintzapeko askatasuneko pertsonen eta giltzaperatu ohien kasuan ere egoera hori dokumentu baten bidez egiaztatu beharko da.
  • Hala badagokio, giltzaperatu adingabeen kasuan, Adingabeen Erantzukizun Penala arautzen duen urtarrilaren 12ko 5/2000 Lege Organikoaren aplikazio-eremuan badaude, beren egoerak enpleguren bat eskuratzea galarazten ez badie, eta euren lan-harreman hori ez badago uztailaren 30eko 1774/2004 Errege Dekretuak onartutako Legearen Araudiaren 53.4 artikuluak adierazten duen lan-harreman berezien aplikazio-eremuaren barruan, egoera hori guztia egiaztatzeko dokumentua. Zaintzapeko askatasuneko pertsonen eta giltzaperatu ohien kasuan ere egoera hori egiaztatzeko dokumentua.
  • Hala badagokio, Euskal Autonomia Erkidegoko agintaritza eskudunek baimendutako urgentziazko bizitoki-zentroetan ibili direla egiaztatzen duen dokumentua.
  • Hala badagokio, familia-erantzukizunak dituzten emakumeak direla frogatzen duen dokumentua. Familia-erantzukizunak dituzten emakumeak izango dira beren kargura ezkontidea edo 26 urtetik beherako seme-alabaren bat edo 26 urtetik gorako seme-alaba ezinduren bat edo harreran hartutako adin txikikoren bat duten emakumeak.
Logotipos
Creative Commons Logo

   Inguralde 2024    |