Inguralde

Imagen cabecera

Barakaldoko langileak kontratatzen dituzten enpresa edo erakundeetarako 26 diru-laguntzatarako deialdia ireki da:

Diru-laguntzen arauak

Diru-laguntzen baldintza orokorrak

  • Kontratatutako pertsonak langabeak izan behar dira, Barakaldon erroldatuta egon behar dute, eta Lanbiden erregistratuta egon behar dute
  • Kontratuen gutxienezko iraupena: 6 hilabete lanaldi osoan.
  • Kontratuek lan-sorrera garbia ekarri behar dute, azken 3 hilabeteetako batez besteko langile kopuruari dagokionez.
  • Edozein kontratu mota izan daiteke, trebakuntzakoak, ikasketakoak eta praktiketakoak salbu.
  • Diruz lagun daitekeen kontratuak 2016ko ekainaren 16ren eta abenduaren 1aren artean (biak barne) hasi behar du.
  • Kostuen % 75 (edo 6.000 € gehienez) lagunduko da diruz kontratu bakoitzeko.
  • Kontratatutako pertsonak talde berezietakoak badira, diru-laguntza 9.000 €-ra hel daiteke.
  • Hauek dira talde bereziak: Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE) jasotzen duten titular hartzaileak, lehendabiziko lana duten 35 urte baino gutxiagoko gazteak eta epe luzea langabezian daramaten pertsonak (azken 18 hilabeteetan 12 hilabete langabezian)
  • Diru-laguntza ordainketa bakarrean ordainduko da, hura justifikatu ostean.

Diru-laguntzak eskatzea

Jarraian laburtzen dizugu zer dokumentu erantsi behar duzun eskaera egitean.

Eskaera-dokumentua behar bezala beteta

1.- Enpresari edo erakundeari dagozkion dokumentuak

  • Dagokion erregistro publikoan behar bezala erregistratutako enpresaren eraketa-eskrituren fotokopia
  • Identifikazio fiskaleko zenbakiaren fotokopia
  • Legezko ordezkariaren NANaren fotokopia eta ahalordea emateko eskritura, hala badagokio
  • Legezko ordezkariaren (izaera juridikoa ez duten erakundeen kasuan, bat erakundea osatzen duen pertsona bakoitzeko) NANaren fotokopia eta ahalordea emateko eskritura, hala badagokio
  • Enpresa JEZn alta emana dagoela adierazten duen dagokion ogasunak jaulkitako ziurtagiria eta aipatutako zergaren azken ordainketa (ordaintzetik salbuetsita egotekotan, erantzukizunpeko adierazpen baten bidez ziurtatu beharko da)
  • Hala badagokio, Barakaldon lantokia irekitzeko eskaeraren fotokopia
  • Izaera juridikorik ez duten erakundeen kasuen, identifikazio fiskaleko zenbakia, kide bakoitzaren exekuzio-konpromisoak eta bakoitzari aplikatuko zaion diru-laguntzaren zenbatekoa
  • Enpresak zerga-betebeharrak betetzen dituela egiaztatzen duen ziurtagiria, Gizarte Segurantzaren betebeharrak betetzen dituela egiaztatzen duen egiaztagiria eta Barakaldoko Udalarekin zorrik ez duela egiaztatzen duen dokumentua (egiaztagiri horiek guztiek deialdi hau argitaratu osteko data eduki behar dute)
  • Erantzukizunpeko adierazpen sinatuak (eskaeraren dokumentuari erantsita aurkeztu behar dira)
  • Izaera juridikorik ez duten erakundeen kasuan, erantzukizunpeko adierazpena bat kide bakoitzaren exekuzio-konpromisoa eta bakoitzari aplikatuko zaion diru-laguntzaren zenbatekoa adierazten dituena
  • Diru-laguntza abonatzeko hartzekodunaren - hirugarrenen fitxa

2.- Kontratuari dagozkion dokumentuak:

  • Lan-kontratuaren fotokopia eta Lanbideri haren berri eman izanaren egiaztagiria
  • Langilearen Gizarte Segurantzaren alta-dokumentua
  • Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren ziurtagiria, diruz lagunduko den kontratua duen pertsona lanean hasi aurre-aurreko hiru hilabeteetan batez bestez enpresan egon den langile kopurua adierazten duena
  • Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren ziurtagiria, diruz lagunduko den kontratua duen pertsona lanean hasi den egunean enpresan zegoen langile kopurua adierazten duena

3.- Kontratatutako pertsonari dagozkion dokumentuak:

  • Kontratatutako pertsonaren NANaren fotokopia
  • Langilea Barakaldon erroldatuta dagoela dioen dokumentua
  • Kontratatutako pertsonaren lan-bizitzaren txostena
  • Kontratatutako pertsona langabezian dagoela egiaztatzen duen dokumentua (Lanbideren, Euskal Enplegu Zerbitzuaren, DARDE ziurtagiria)
  • Hala badagokio, kontratatutako pertsonak DBE jasotzen duela egiaztatzen duen dokumentua
  • Hala badagokio, kontratatutako pertsonak ezgaitasunen bat duela egiaztatzen duen dokumentua
  • Hala badagokio, kontratatutako pertsona genero-indarkeriaren biktima den emakumea dela egiaztatzen duen dokumentua.
  • Hala badagokio, 18 urtetik 30era bitarteko gazteak, adingabeak babesteko erakundeetatik datozela egiaztatzen duen dokumentua.
  • Hala badagokio, drogazaletasun-arazoak dituzten edo bestelako mendekotasun-arazoak dituzten eta errehabilitazioko edo gizarteratzeko prozesuan daudela egiaztatzen duen dokumentua.
  • Hala badagokio, espetxean dauden pertsonak, beren espetxe-egoerak enpleguren bat eskuratzea galarazten ez badie eta euren lan-harreman hori ez badago uztailaren 6ko 782/2001 Errege Dekretuaren 1. artikuluan araututako lan-harreman bereziaren aplikazio-eremuaren barruan, baita baldintzapeko askatasunekoak eta giltzaperatu ohiak ere dela egiaztatzen duen dokumentua.
  • Hala badagokio, giltzaperatu adingabeak, Adingabeen Erantzukizun Penala arautzen duen urtarrilaren 12ko 5/2000 Lege Organikoaren aplikazio-eremuan badaude, beren egoerak enpleguren bat eskuratzea galarazten ez badie, eta euren lan-harreman hori ez badago uztailaren 30eko 1774/2004 Errege Dekretuak onartutako Legearen Araudiaren 53.4 artikuluak adierazten duen lan-harreman berezien aplikazio-eremuaren barruan, baita zaintzapeko askatasunekoak eta giltzaperatu ohiak ere dela egiaztatzen duen dokumentua.
  • Hala badagokio, Euskal Autonomia Erkidegoko agintaritza eskudunek baimendutako urgentziazko bizitoki-zentroetan ibili direla egiaztatzen duen dokumentua.
  • Hala badagokio, desgaitasuna duten pertsonak direla giaztatzen duen dokumentua.
  • Hala badagokio, familia-erantzukizunak dituzten emakumeak. Familia-erantzukizunak dituzten emakume deritze beren kargura ezkontidea edo 26 urtetik beherako seme-alabaren bat edo 26 urtetik gorako seme-alaba ezinduren bat edo harreran hartutako adin txikikoren bat dutela egiaztatzen duen dokumentua.
Logotipos
Creative Commons Logo

   Inguralde 2024    |