Inguralde

Imagen cabecera

Barakaldo Lan UP

Frogak maiatzaren 8raino entregatzeko epea

Dokumentu hauek eman behar dira:

  • Dagokion Ogasunak egindako ziurtagiri eguneratua,  ekonomia-jardueren gaineko zergan alta eginda egotea egiaztatzen duena, eta aipatutako zerga horren azken ordainagiria, enpresak harekin lotutako jarduerak egiten baditu. Ordaintzetik salbuetsita egonez gero, erantzukizunezko adierazpena aurkeztu beharko da egoera hori egiaztatzeko.
  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekin dauden obligazioak betetzen direla egiaztatzen duten ziurtagiri eguneratuak (dagokion Ogasunak eginda)
  • Kotizazio-likidazioaren ordainagiria (TC1), langileen zerrenda izenduna (TC2) eta egindako ordainketaren frogagiria, bankuak luzatua.
  • Langileari buruzko Kotizazio Datuen Txostena (KDT).
  • Nominen kopia eta haiek ordaindu izanaren frogagiria.
  • Enpresaren edo erakundearen legezko ordezkariaren erantzukizunezko adierazpena, Gizarte Segurantzari langile kontratatuagatik ordaindutako zenbatekoa adieraziz. Kontsultatu eredua

Emandako diru-laguntzaren baldintzak behar bezala betetzen direla egiazteko eska daitekeen beste edozein dokumentu.

Kontrataziorako diru-laguntzak

Diru-laguntzen arauak

Diru-laguntzen baldintza orokorrak

  • Pertsona parte-hartzaileekiko lan-kontratuetako formalizazioari Udal Enplegu Planetik ondorioztatutako ibilbide hezigarrietan laguntzea - “Barakaldo Lan Up”: Robot industrialen programazioa; Fatxadak birgaitzea (aireztatuak eta SATE); Marketing Digitala eta Big Data-ko ibilbideak arrakastaz gainditu dutenak.
  • Kontratuen gutxieneko iraupena: 3 hilabete, lanaldi erdian
  • Gehienez 3.000 €, hiru hilabeteko lanaldi osoko lan-kontratuko; gehienez 6.000 €, sei hilabeteko edo hortik gorako lanaldi osoko lan-kontratuko; nolanahi ere, laguntzaren amaierako zenbatekoa ezin da soldaten kostuen %75 baino handiagoa izan.
  • Kontratatutako pertsonak talde berezikoak badira, hura ezingo da soldaten kostuen %100etik gorakoa izan, kontratua amaitzeagatik kalte-ordainak eta kontratatutako pertsonen gizarte-segurantza barne. Kasu horretan, gehienezko muga 9.000,00 €-koa izango da.
  • Talde berezitzat hartzen dira: Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren hartzaileak edo onuradunak, 35 urtetik beherako pertsonak, Lanbide - EEZn eskatzaile gisa egon direnak kontratua sinatu aurreko 540 egunetan, aldi horretan zehar gutxienez 360 egun langabezian egon badira, eta 55 urtetik gorako langabeak.
  • Prestakuntza amaitu egunaren biharamunetik aurrera formalizatutako kontratazioak soilik lagunduko dira diruz. Edonola ere, 2019ko azaroaren lehena izango da kontratatzen hasteko epemuga.

Diru-laguntzak eskatzea

Diru-laguntzak eskatzeko gida

Jarraian laburtzen dizugu zer dokumentu erantsi behar duzun eskaera egitean.

1.- Enpresari edo erakundeari dagozkion dokumentuak:

  • Dagokion Erregistro Publikoan behar bezala erregistratutako enpresaren eraketa-eskrituren fotokopia.
  • Identifikazio Fiskaleko Zenbakiaren fotokopia.
  • Legezko ordezkariaren (izaera juridikoa ez duten erakundeen kasuan, erakundea osatzen duen pertsona bakoitzeko bat) NANaren fotokopia, eta, hala badagokio, ahalordea emateko eskritura.
  • Enpresa JEZn alta emanda dagoela adierazten duen ziurtagiria (dagokion Ogasunak jaulkitako ziurtagiria), eta aipatutako zergaren azken ordainketaren agiria. Ordaintzetik salbuetsita egonez gero, erantzukizun-aitorpen baten bidez frogatu egin beharko da.
  • Izaera juridikorik ez duten erakundeen kasuan, Identifikazio Fiskaleko Zenbakia, kide bakoitzaren exekuzio-konpromisoak eta bakoitzari aplikatuko zaion diru-laguntzaren zenbatekoa.
  • Enpresak Ogasunaren zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzaren beharrak betetzen dituela egiaztatzen duten ziurtagiriak. Ziurtagiri horiek guztiek deialdi hau argitaratu osteko data eduki beharko dute.
  • Diru-laguntza abonatzeko hartzekodunaren - hirugarrenen fitxa

2.- Kontratuari dagozkion dokumentuak:

  • Lan-kontratuaren fotokopia
  • Lanbideri zuzendutako jakinarazpena.
  • Langileak Gizarte Segurantzan izena eman izanaren agiria. (IDC - Informe de Datos para la Cotización)

3.- Kontratatutako pertsonari dagozkion dokumentuak:

  • Kontratatutako pertsonaren NANaren fotokopia.

 

 


Planaren helburua lan merkatuan sartzeko zailtasunak dituzten pertsona langabeen enplegagarritasuna hobetzea da, Barakaldon erroldatuta daudenak batez ere, sartzeko ibilbideen garapenaren bidez honako hauek barne hartzen dituena: prestakuntza eskatutako lanbide profilean eta ondoren kontratazioa enpresen partetik.

Prestakuntza esparruak honako hauek dira:

  • Big Data
  • Marketing Digitala
  • Industria Roboten Programaziorako eta Maneiurako sarrera
  • Birgaitze jasangarria. Aireztatutako fatxada eta SATE (kanpo isolamendu termikorako sistemak)

Robot Industrialen Erabileraren eta Programazioaren Hastapenak

30 urte baino gehiago, gutxienez Goi Mailako Heziketa Zikloko prestakuntza (nahiago da lanbide-arlo teknikoetan) eta edozein sektoretan eskarmentua badituzu, zuretzako da prestakuntza-jarduera hau, Programazioko Teknikari gisa trebatu eta gaitu egin zaitezen. Horrela, parametro jakin batzuk dituen robot industrial bat abiarazteko ezagutza eskuratuko duzu. Horretarako, programazio-hizkuntzaren oinarriak eta parametro horiek aldatzeko oinarrizko programak erabiliko dituzu.

Ikastaroak 120 orduko iraupenarena du, 08:30etik 15:00etara, astelehenetik ostiralera, eta Barakaldon emango da.

Eskolen gutxi gorabeherako datak: 19/06/24 – 19/07/19

Informazio gehiago:

INGURALDE, Enplegu Zentroa
Innobak Eraikina - Dolores Ibarruri Pasalekua, 82 (Beurko Zaharra, 38 Pab.)
Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
94.418.90.44

Logotipos
Creative Commons Logo

   Inguralde 2024    |